{"id":1215,"date":"2014-03-17T16:19:23","date_gmt":"2014-03-17T15:19:23","guid":{"rendered":"\/enzuazua\/?p=1215"},"modified":"2022-03-21T07:29:40","modified_gmt":"2022-03-21T06:29:40","slug":"bost","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/bost\/","title":{"rendered":"Bost"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify;\">Zer dira zenbakiak? Ba ote dute beraien izakera edo\/eta bizitza propioa?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Lehenengo erantzuna arin datorkigu gogora: Noski ezetz!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baina pentsa dezagun hobeto, lasaiago. Ez ote da gertatuko zenbakiekin fikzioko filmeetan bezala? Animazio filme horietan betidanik geldirik eta hilik ikusi ditugun jostailuak bere kabuz piztu eta higitzen hasi ahal diren bezala, bizidunen mundua irabaziz, ez ote dute zenbakiek bizitza iskutu bat, gizakiak ikusten eta nabarmentzen ez duguna? Ikusi ezin hori ez ote da gizakiaren arrotasunak ekartzen digun itxutasunaren ondorioa?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gaurko saioa gai hau aztertzen emango dugu: zenbakiak. Betilez, edozertan aritzeko modurik onena adibide baten bidez da, saiatuz. Aztertu dezagun beraz zenbaki konkretu bat. Bost-a hain zuen ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gaurko saioa beraz 5 zenbakiari eskeiniko diogu. Noski beste zenbaki guztiek horrenbeste merezi dute baina beste baten izango da agian.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baga biga higa, laga, boga, sega,\u2026<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Honela zioen <a href=\"http:\/\/www.google.es\/url?sa=t&amp;rct=j&amp;q=&amp;esrc=s&amp;source=web&amp;cd=1&amp;cad=rja&amp;uact=8&amp;ved=0CC8QFjAA&amp;url=http%3A%2F%2Fes.wikipedia.org%2Fwiki%2FMikel_Laboa&amp;ei=CxInU7nIM4fD0QXf-ICICw&amp;usg=AFQjCNHuaM1DtjfHVnh5IFQFxuLylhBXFQ&amp;bvm=bv.62922401,d.d2k\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Mikel Laboa<\/a>ren abestiak eta bere ahoan zenbakiak fluido biziak bihurtzen ziren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bosta boga da eta \u201cboga boga marinela\u201d dio abestiak, itxas sakonetik datorkiguna, euskal kostaldetik urrun. Itxasoa, barea batzutan, bortitza beste askotan. Bost zenbakia ere antzekoa da, badu bai bere izakera berezi xamarra.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baina, nolakoa da 5 zenbakia? Apala, arroa, bortitza, alaia, bizia, argia, motela, astuna, askea, ausarta,\u2026?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Edozein kasutan, bosta zenbaki bat da. Eta zenbakiak gizakiaren eraikin intelektual handienetarikoa dira. Gauza sinpleak aztertzeko eta kudeatzeko sortuak lehenik: komerzioa adibidez, kontatu beharra, saldu, erosi eta ordaintzeko. Baina gaur egun gizarte berriaren oinarri ekidinezina bihurtu zaizkigu zenbakiak: telekomunikabideak, garraioa, biologia, medikuntza, gizartearen antolaketa,\u2026.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Eta zenbaki guztien artean hor dira lehen lehenik zenbaki osoak: bat, bi, hiru, lau, bost,\u2026 Eta berauen artean bosta berezi. Zergatik?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Prot%C3%A1goras\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Abderako Prot\u00e1goras-ek<\/a> (485-411 Kristoren aurretik) zera esaten zuen: Gauza guztien neurria gizakia da. Prot\u00e1goras jakitun nomada bat zen, Grezia zaharrean aholkua ematera joaten zena behar zuten herrietara, beraien deiei erantzunez, beraiei zerbitzera hainbat arlotan.<img decoding=\"async\" class=\"attachment-80x60 alignright lazyload\" style=\"--smush-placeholder-width: 150px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 150\/150;margin: 10px;\" data-src=\"\/enzuazua\/wp-content\/uploads\/2014\/03\/vitubrianman-150x150.png\" alt=\"vitubrianman\" width=\"150\" height=\"150\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Eta zenbakien artean gizakiarekin zerikusi gehien duenetarikoa bosta da. Bost behatz ditugu esku eta oin bakoitzean. Bost dira gure sentzumenak.\u00a0 Eta <a href=\"http:\/\/www.google.es\/url?sa=t&amp;rct=j&amp;q=&amp;esrc=s&amp;source=web&amp;cd=1&amp;cad=rja&amp;uact=8&amp;ved=0CC8QFjAA&amp;url=http%3A%2F%2Fes.wikipedia.org%2Fwiki%2FMikel_Laboa&amp;ei=CxInU7nIM4fD0QXf-ICICw&amp;usg=AFQjCNHuaM1DtjfHVnh5IFQFxuLylhBXFQ&amp;bvm=bv.62922401,d.d2k\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Leonardo da Vinci<\/a>-k (1452-1519) eginiko gizakiaren margo famatu horretan (Vitubrioko gizona)\u00a0bost dira baita gure gorputzaren adarrak, izarrak balira bezala: burua, bi beso, bi hanka. Loreak ere bost parte dituzte: erroak, lorea, fruitua, zutabea, orria,\u2026 Bost dira baita erligio nagusiak: kristaua, musulmana, hindua, judua eta budismoa. Bost baita naturako elementuak: airea, ura, sua, lurra eta eterra.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bost dira<img decoding=\"async\" class=\"attachment-80x60 alignleft lazyload\" style=\"--smush-placeholder-width: 192px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 192\/158;margin: 10px;\" data-src=\"\/enzuazua\/wp-content\/uploads\/2014\/01\/Captura-de-pantalla-2013-12-19-a-las-10.05.53-300x246.png\" alt=\"Captura de pantalla 2013-12-19 a la(s) 10.05.53\" width=\"192\" height=\"158\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" \/> esku bakoitzeko hatzamarrak eta agin horregatik da bosta horren berezia guretz<a title=\"Edit \u201carosolimpicos\u201d\" href=\"\/enzuazua\/wp-admin\/post.php?post=1218&amp;action=edit\">\u00a0 <\/a>at. Bostnaka zenbatzea askoz ere errazagoa suertatzen zaigu. Izan ere honela egiten dugu lurrean, aretan margotuz, bat, bi, hiru, lau, lerro zuzen bertikalak margotu eta bostgarrena heltzean diagonal bategaz multzoa kurutzatu bostekoa o\u00a0 sotzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baina bosta beste modu askotan ere da gure zenbaki urbilenetarikoa. Adibidez bost dira olinpiadetako eranztunak.\u00a0 Audi kotxe famatuak ordea lau besterik ez ditu <img decoding=\"async\" class=\"attachment-80x60 alignright lazyload\" style=\"--smush-placeholder-width: 150px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 150\/150;margin: 10px;\" data-src=\"\/enzuazua\/wp-content\/uploads\/2014\/03\/aros_olimpicos-150x150.png\" alt=\"aros_olimpicos\" width=\"150\" height=\"150\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" \/> baina kotze gehienek bost ate dituzte.<a title=\"Edit \u201cCaptura de pantalla 2013-12-19 a la(s) 10.05.53\u201d\" href=\"\/enzuazua\/wp-admin\/post.php?post=577&amp;action=edit\">\u00a0 <\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Pentagonoaren eraikina ere denok ezagutzen dugu. Kasualitatea ote horrenbeste botere bere barnean gordetzen duen eraikinerako pentagonoa, bost alde dituen poligonoa aukeratu izana? Gainera pentagonoko eraikinak 5 solairu ditu. Bertan 30,000 lagunek egiten dute lan, hiri oso bat. Baina mutur batetik bestera joateko inoiz ez dira behar 7 minutu baino gehiago. Hori da ber<a title=\"Edit \u201caros_olimpicos\u201d\" href=\"\/enzuazua\/wp-admin\/post.php?post=1225&amp;action=edit\">\u00a0 <\/a>az pentagonoaren ezaugarria. Barruan gordetakoa anitza eta handia da, barneko distantziak laburrak mantenduz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baina baditugu gugandik urbilago diren pentagonoak ere. Izan ere Iru\u00f1ako hiri zaharreko hormak bost dira, pentagono bat osotuz. Baina oraingoan ez dirudi pentagonoa euskaldunok asmatu genuenik\u2026.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><a title=\"Edit \u201cball\u201d\" href=\" \"> <img decoding=\"async\" class=\"attachment-80x60 alignleft lazyload\" style=\"--smush-placeholder-width: 80px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 80\/80;margin: 10px;\" data-src=\"\/enzuazua\/wp-content\/uploads\/2014\/03\/ball-150x150.png\" alt=\"ball\" width=\"80\" height=\"80\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" \/><\/a>Eta futbol balioa antzeko. Collage edo puzzle baten antzera pentagono txikiak bata bestearen inguruan jarriz osotzen dugu horrenbeste diru mugitzen duen eta pasio sortzen duen esfera borobil hori. Euskal Herrian oraindik ez dugu euskal selekziorik baina zaleak gara, baita.<a title=\"Edit \u201cball\u201d\" href=\"\/enzuazua\/wp-admin\/post.php?post=1220&amp;action=edit\">\u00a0 <\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Sagarraren muinak, bihotzak bost adarreko izar bat gordetzen du bere baitan, bere sasiak honela antolatu baidute beren burua, eta naturan sarritan azaltzen zaigu pentagonoa. Pentagonoaren dimentsioak urrezko zenbakiaren proportzioak betetezen dituzte. Baina <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Sucesi%C3%B3n_de_Fibonacci\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Fibonaccik<\/a> asmaturiko zenbaki honi buruz, zenbaki aureoa edo urrezkoa, beste egun batetan arituko gara.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bost axola esaten da euskeraz, eskumutur bateko bost behatzak, ukabila batenak, nahiko bait dira zerbaiti uko egiteko, norbaiti betirako agur esateko, ate bat itxiteko. Besarkada bat emateko bi beso behar direla esaten da eta ordea ostikada bat emateko oin bat nahikoa dela. Oin batek bost behatz ditu baita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bosta gora bosta behera\u2026.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Erromanoen garaian bosta V-a zen. Eliza zaharren data normalean zenbaki erromanoz idatzita izaten da. Eta ariketa interesgarria izaten da berauek irakurtzen saiatzea. Orduan konturatzen gara egungo kontatzeko modua, sistema dezimalaren bidez, oso erosoa eta erabilgarria dela. Eta hortara heldu arte gizakiak mendeetan zehar matematika landu beharra izan du<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Honela suertatzen da gure gizarte honetako gauza askorekin. Gaur errazak direnak, etxeko atarian ditugunak, gizakiaren historian pausuz pauso landurikoak dira, izerdi askoz. Min dugunean hospitalera eta farmaziara jo eta sendatu, telefonoa hartu ta deitu, klik eta argia piztu, kotxea martxan jarri eta bagoaz, ura beti iturrian, \u2026 Eta gehienetan konturatu ere ez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bost zenbakia bidaiaria da, saltaria, ausarta, xakeko zaldia bezala. Bost gehi bost hamar, gehi bost hamabost eta honela beti, bost gehituz, zeroz edo bostez bukatzen diren zenbakiak burutzen ditugu. Izan ere, zenbaki bat bosten bidez zatitu ahal den ikusteko erraza da. Azken zenbakia begiratu eta ea bosta edo zeroa den ikusi. Adibidez, 40 zati 5, 8 dira, 40 zeroz bukatzen delako. Ordea 47 zati 5,\u2026<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bost bide erdian dago, zero eta hamarren artean, beraz nahikotasuna, oreka adierazten du. Zenbaki demokratikoa dugu bosta. Eskolako azterketak gainditzeko bost nahikoa da eta astean zehar bost egunetan egiten dugu lan. Bostagrrena ostirala da, egun alaia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Kotxeek bost ate dituzte eta txanpoien artean bostekoa beti dugu. Bost zentimo gaur, eta lehen bost pesetatakoa. Ogerlekoa esaten genion euskeraz, hogei erreal, hain zuzen ere, peseta bakoitzak lau erreal balio zituelako. Izenak berak aitortzen du jatorria ez ela oso errepublikazalea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Lehen bost urtekin eskolara joaten ginen lehen aldiz. Gaur ordea, zoritxarrez, askotan, bost hilabetekin ere umeak aurtzaindegian dira, guraso biak lanera joan daitezen. Eta hala ere ekonomia aldatz bera. Merezi ote zuen?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Musikan ere pentagrama erabiltzen dugu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hitza bera polita da: bost.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bost entzun ondoren ixiltzeko gogoa sentizen dugu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cinco\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Bost!<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zer dira zenbakiak? Ba ote dute beraien izakera edo\/eta bizitza propioa? Lehenengo erantzuna arin datorkigu gogora: Noski ezetz! Baina pentsa dezagun hobeto, lasaiago. Ez ote da gertatuko zenbakiekin fikzioko filmeetan bezala?<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1650,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[577,2],"tags":[],"class_list":["post-1215","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-euskera","category-math-in-motion"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1215","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1215"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1215\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8694,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1215\/revisions\/8694"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1650"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1215"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1215"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/cmc.deusto.eus\/enzuazua\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1215"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}