2017ko Urtarrilaren 13an Enrique Zuazua eta Ines Garmendia (BIOEF-Araba) “Ahoz aho” EITB-ko saioan izan ziren “Datuen garaia” gaia jorratzen.
Bertan gaur egungo eredu matematikoak, estatistika eta data mehatzaritzaren erabilera azaldu zuten, biomedikuntzaren arloan. Besteak beste, Gasteizko Txagorritxuko ospitalean bihotzeko gaixotasunen eredu prediktiboak garatzen egiten duten lana azaldu zuen Ines-ek.