Aitziber Ibañez Guerenabarrena, Deusto Unibertsitateko DeustoTech ikerketa zentroko doktoretza ikaslea, Ilaski Serrano eta Enrique Zuazuarekin izan zen Ahoz Aho saioan, bizidunen elkar-eraginak eta dinamika konplexuak aztertu eta azaltzeko orduan Matematika Aplikatuaren erabileraz hitzegiten. Bertan, artzainen adibidea aztertu zuten. Newtonen ekuazioak erabiliz, artzain, txakur eta ardien arteko harremana azaltzeko sistema dinamikoa nola eraiki eta, berau kontrolatuz, Kontrol Teoriaren tresnen eta ordenagailuen bidez, artzainek erabiltzen dituzten estrategiak nola kalkula daitezen azaldu zuen, berauen optimotasuna aztertuz. Tresna hauek bizidunen beste hainbat arlotan nola erabili ahal diren ere azaldu zuen.