gazteakeuskaraEnrike Zuazuak eta Asier Etxenikek parte hartu zuten atzo Eusko Ikaskuntzak Gasteizen antolatutako “Gasteak-Euskara Binomio Dinamikoa: Erabilera Sustatzeko Gakoak” foroan. Euskara dakitenek euskara erabili behar dutela ohartarazi zuten, horixe baita “errezetarik onena” hizkuntza sustatzeko.

«Dakienak erabil dezala, dakien neurrian, nahiz eta gutxi jakin». Horixe da atzo Enrike Zuazua Deustuko Unibertsitateko DeustoTech Laborategiko ikerlariak eta Matematika Konputazionalerako Katedraren zuzendariak emandako «errezeta» euskara sustatzeko. Izan ere, hizkuntzak «ez du oreka maila egonkor eta iraunkorra lortu».

Eusko Ikaskuntzak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean antolatutako “Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak” foroan hartu zuen hitza Zuazuak, euskararen egoera puntu zientifiko batetik aztertuz. Matematikari helduz, euskararena dinamika lineala ez dela ohartarazi zuen. «Hizkuntza ezagutzen dutenen kopurua gorantz badoa ere, erabilera behera baitoa» (…)

Artikulu osoa GARA egunkarian argitaratu zen 2017/04/01 eta lotura honetatik deskarga daiteke.

Enrique Zuazuaren konferentzia osoa ikus daiteke eta deskarga daiteke hurrengo bideoan.

 

Aitziber Salinas eta Enrique Zuazua, Gazteak-Euskara binomioari buruz “Amarauna” Euskadi Irratitik promagran hitz egiten dute.