Foto: Uriola

Foto: Uriola

Eibarko Udalak bultzatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eskutik, aurten, lehenengo aldiz, hiriko hainbat txokotan izan dugu zientzia topatzeko eta ospatzeko aukera aste osoan zehar, orain arte Euskadiko hiru hiriburuetan eta Barakaldon gertatzen zen bezala. 

Hemezortzi urte dira jadanik EHUk Zientzia Astea, urtero urtero, antolatzeko ardura hartu zuela, zientziaren arlo desberdinak gizarteratuz. Eta guztira hogeitamar dira jadanik 1988an Nazio Batuetako Batzorde Orokorrak erabaki zuenetik Azaroaren 11aren astean “Zientziaren Astea” mundu mailan ospatuko zela.

Eibarko herriak “Jakin eta Erein” hitzaldi serie berri hau bultzatzean, zikloaren izenak berak azaltzen duen bezala, jakitearen helburua nagusia azpimarratzeaz gain, gure mundua ulertzeko tresna baliagarriena bezala, gazteengan jakintzaren hazia ereiteko beharrari erantzun nahi izan dio. Jakin-erein binomio hori jorratzeko eta gizarteratzeko asmoz, Eibarko Udaleko “Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza” arloko zinegotzia den Alberto Albistegui Zamacolak hitzaldi zikloa bultzatu du, bide batez, Zientzia Astea hiri ekarriz.

(…) 2018koa bukatuta, gehiagoren gogoz geratu ginen. Ea ba 2019an errepikatzeko dugun!

Artikulu osoa URIOLA egunkarian argitaratu zen 2018/11/20 eta lotura honetatik deskarga daiteke.

“Jakin eta Erein” zikloaren informazio gehiago hemen.