Egunero iristen zaizkigu errefuxiatu eta iheslarien berriak. Gerrak, askatasun falta edo pobreziaren eraginez gehienetan, beraien herrietatik atera eta gureganatzen saiatzen dira, bizitza arriskuan jarriz, edo galduz. Berri horien aurrean penatu egiten gara, baina gehienetan ez dugu gauza handirik egiten, bakarkako boluntario eskuzabal eta ausart batzuek izan ezik.
(…) Eta gaur, gu, gai hau hausnartzean, ez gara lehenak. Izan ere, An Essay on the Principle of Population liburua 1798an lehen aldiz argitaratua izan zenean, ez zuen autoreak bere izena aitortu. Hala ere, lan anonimo hori laster zabaldu zen garai hartako jakintsuen artean eta, bide batez, laster asmatu zuten Thomas Robert Malthus ekonomialari ingelesa zela egilea.
Bertan, Malthusek, eskura zituen datuak modu zientifikoan aztertu ondoren, gizakiaren zibilizazioa 1880. urte inguruan bukatuko zela aurreikusi zuen. Horretarako, aldagai nagusi biren joera erabili zuen: populazioaren hazkuntza geometriko bizkorra alde batetik, eta elikagaiak sortzeko gaitasunaren hazkuntza aritmetiko motela bestetik. Malthusen ustez 1880. urtearen inguruan hondamendi edo apokalipsi bati aurre egin beharko zion gizakion zibilizazioak, gizakiek ez zuketelako elikagai nahikorik izango (…).
Artikulu osoa URIOLA egunkarian argitaratu zen 2018/10/10 eta lotura honetatik deskarga daiteke.