Uhinez inguraturik bizi gara baina ez gara ohartzen! Materia bistan dugu eta berau ikusten, ukitzen eta lantzen ohituta gaude. Baina non daude uhinak? Itsasokoak denoi zaizkigu ezagun. Hor da, adibidez, Mundakako ezker uhina, munduko surflari trebeen desio.

(…)

Soinu uhinak berdin-berdin. Bestelako uhinak ere antzeko funtzionatzen dute eta modu honetan entzuten dugu irratia, ikusten dugu telebista, sartzen gara Interneten Wi-fi-aren bidez.

(…)

Futbol zaleek ere futbol zelaian uhina sortarazten dute euren taldekoak animatzeko, batzuk zutituz, besteak esertzera doazen unean, nolabait, gora beherako mugimendu armoniko bat osotzen dutelarik.

Non dago matematika orduan? D’Alembert izan zen aurrenekoz uhin ekuazioa idatzi zuena, gitarra baten sokaren bibrazioak aztertu zituenean.

(…)

Artikulu osoa irakur dezakezu lotura honetatik, Elinberri aldizkarian, edo PDF-en hemen.