Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak

Gazteak Euskara

31/03/2017 – 31/03/2017 | Vitoria-Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea
 
Gazteak EuskaraAraban euskararen ezaguerak gorakada handia izan du azken 3 hamarkadetan, aldiz euskararen erabilera motz gelditu da. Ezaguera eta erabilera oso desberdina dira adin taldeka eta zonaldeka.
Euskara jakinda ere, gazteek zein egoeretan erabiltzen dute eta zeinetan ez? Zerk eramaten gaitu euskara erabiltzera? Binakako interakzioetan zein da dinamika? Eta taldekako interakzioetan? Zergatik? Zein da motibazioa? eta zein da ezagutza maila eta zein testuinguruan ematen da?… Galdera horien aurrean argi dugu ezer egiterik badagoela eta aurrean ditugun bideak uztartu behar ditugula euskararen gorakada helburu badugu.
Gogoeta Arabatik abiatuko bada ere, Euskal Herria osoa kontuan izango dugu.