etakittoGizakiak badu zeregina, bai. Mundua behatuz, ingurunea aztertuz, gure berezko ulertu nahi eta behar horrek, hainbat galdera jartzen dizkigu mahai gainean, egunero. Eta gehienak ez dira errazak batere, ez.

Urte berria hasi dugu, 2016.a oraingoa. Urte berria bai, baina galdera zaharrak ere bai.

Pasa den urtean, 2015.ea, tamalez, hainbat senide eta lagun galdu genituen. Jaiotza berriak ere izan dira gure artean, guztion zorionerako.

Hemen geratu garenok, ulertu gabeko joan-etorri gazi-goxo horren testigu gara.

Ez da erraza ez bizitzaren kate-begiak banan banan, belaunaldika, nola lotzen diren ulertzea.

Ez dugu erantzuna asmatu eta ez dugu agian inoiz asmatuko. Bizitzaren misterioa hori baita, misterioa. Nondik? Nora? Noiz arte? Zertarako?

¿De dónde venimos? ¿Quiénes somos? ¿Adónde vamos? (D'où venons nous? Que sommes nous? Où allons nous?). Paul Gaugen 1897. Óleo sobre Lienzo. Museo de Bellas Artes de Boston.

¿De dónde venimos? ¿Quiénes somos? ¿Adónde vamos? (D’où venons nous? Que sommes nous? Où allons nous?). Paul Gaugen 1897. Óleo sobre Lienzo. Museo de Bellas Artes de Boston.

Bakoitzaren bakardadean guztionak diren galdera hauei erantzuna ematea zailagoa da oraindik.

Elkarkidetza izan da beti Eibartarron leloa eta, ulertezin horretan, denon artean, elkarrekin, urte berri honi aurre egin behar diogu, ekarriko dizkigun aukera guztiak aprobetxatuz.

Badugu, bai, zeregina non gauden eta norantz goazen asmatzeko, aurreikusteko.

Joan direnei agur eta ohore. Ez ditugu ahaztuko, ez horixe. Eta etorri berriei ongietorria. Iturri zaharretik beti ur berria…

El artículo original publicado en la revista Eta Kitto! el 22 de enero de 2016 puede leerse en este enlace.