Enrique Zuazua e Inigo Martínez

Enrique Zuazua e Inigo Martínez

Iñigo Martinez, Gasteizen jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Filosofian Lizentziatua, eta Lauro Ikastolan Filosofia eta Psikologian irakaslea, Ahoz Aho ETB1eko saioan izan zen Ilaski Serrano eta Enrique Zuazuarekin Filosofiari buruz hitzegiten.

Bertan Filosofiak beste zientziekin dituen loturak azaldu zituzten, eta honek gure hezkuntza sisteman duen garrantzia azpimarratuz. 2015.urtean sortutako “Agora” Filosofia Elkarteak “Filosofiaren Defentsan” antolaturiko ekitaldien berri ere eman zuen Iñigok.