Tontxu Campos, Barakaldarra eta Deusto Unibertsitateko Ekonomia Doktore eta Irakaslea, Bizkaia Foru Aldundian eta baita Euskal Jaurlaritzan ere hainbat ardura izandakoak, Ahoz Aho ETB1eko saioan izan zen Ilaski Serrano eta Enrique Zuazuarekin. Tontxu Ibarretxeren azken gobernuan Hezkuntza Sailburua ere izan zen eta gaur egun Deusto Unibertsitateko DeustoKabi Inkubagailuko zuzendaria da.

Saio honetan gaur egun gazteek lan munduaren aurrean aurkitzen dituzten erronkei buruz hitzegin zuen Tontxuk, DeustoKabiren ekimenak azalduz, eta euskal gazteek bertan aurkitu ditzaketen aukeren berri emanez.