Duela gutxirarte abioa hartzea gauza arraroa zen. Parisen ikasten nuenean, duela 25 urte, gure belaunaldikoei ez zitzaigun bururatu ere egiten abioirik hartzea Pariserako bidean. Izan ere, normaltzat jotzen genuen Hendaiaraino trenez edo autobusez joatea, ondoren, han, Pariseko trena hartzeko, gau osoa bertan emanik. Egun osoko bidaia zen garai hartan. Gaur egun hori oraindik posiblea da baina, seguruenik, Parisera joateko orduan berori litzateke gehienentzat azken aukera.
Trenak batzutan eta badu bere karisma. Hainbat ipuin bururatzen zaizkit garai hartako tren bidaiak direla eta. Adibidez, orduan, muga ere bazen eta bai alde bietan, baina espainolean gehien bat, identifikazio kontrola pasatu beharra zegoen. Baina ordurako muga nahiko arina zen euskaldunak ez zirenentzat. Beste guztiak inolako arazorik gabe pasatzen ikusten genituen baina gu gazte euskaldunak ginenez fila egin beharra izaten genuen gure paperak aurkeztu eta maleta irekitzeko. Arro egiten genuen gainera. Azken batean honelako tratu bereziak norberaren nortasuna azpimarratzeko zekula laguntzen dute.
Honelakoak gogoratuz, Madrilen bizi nintzenean askotan esaten nuen, txantxetan, Aznar-i eman beharko zitzaiola Sabino Arana saria, Franco-ren ondoren, euskal nortasuna sendotzeko egin zuten lan bikainagatik. Nire txisteari ez zion inork farrerik egiten…
Baina abioari buruz ari ginen. Seguruenik, abioa erabiltzeko erreztasuna, ohitura eta normaltasuna da azken hamarkada hauetan gure gizartean bizi izan ditugun aldaketa garrantzizkoen ezaugarri nagusienetariko bat.
Abioiak baditu bere berezitasunak ere. Dudarik gabe distantzia luzeetan garraiobide arinena berori da. Baina abian sartzean sinatzen dugun existitzen ez deneko kontratuaren arauera bada beste bat ere: abioiak iztripua izango balu, etxera bueltatzeko aukera gutxi… Bada beraz abioian ibiltzean egin beharreko gauza bat: ez pentsatzen hasi ea nola demontre sartu garaneko katxarro hori egal egiteko eta ozeanoak kuruzatzeko gai den.
Argitaratuta, Kitto! aldizkarian 2008.eko Urtarrilaren 7an