John Milton

John Milton

Batzuetan, eraldaketa nahia eta etorkizun hobe bat sortzeko gosea desagertu egiten zaizkigu, nekaturik, aspertuta. Abisu seinalea da: borroka garrantzitsuak beti itxaropena desagertzean galtzen hasten dira. 

Eta optimismoa eta ilusioa egun hauetan ezkutatzen ari zaigu Kataluniako politikari sasoitsuen ihesarekin. Gidoi dramatiko baten antzera, benetako istorio hau krudela bezain hurbila da. Ez da erraza, ez, egunsentian, ezkutuka, azkeneko besarkada eman seme-alabei eta bikoteari, eta ihesaren bidea hartzea. (…)

John Milton, XVII. mendeko poeta eta saiolari ingelesak honela idatzi zuen: “Iheslarien munduan, bide zuzenetik dabilena ihes egiten doala dirudi”. (…)

Oraingoan ere, antzeko, politikari katalanek hiru aukera dituzte: Ihes egin, kartzelara joan edo beraien asmo eta proiektu politikoei uko egin. Ez da erraza aukeratzea, dituzten hirurak txarrak baitira.

Artikulu osoa URIOLA egunkarian argitaratu zen 2018/04/04 eta lotura honetatik deskarga daiteke.