XXIII. Jardunaldi Pedagogikoak, Goiuri Jauregia, Gasteiz, Apirila 20, 2016.
“Etengabean ikasten” lelopean Ikastolen Federazioak antolatutako 2016ko Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartu zuen Enrique Zuazuak, “Irakasten eta Ikasten” hitzaldia emanik. Bertan azaldu zuen, bere ikuspuntutik, gaur egun gure hezkuntza sistemak dituen erronkak eta beroren garrantzia etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko orduan.