Denok onartzen dugu, batez ere gaur egun, matematika leku guztietan agertzen dela. Bizi garen ezagutzaren gizarte digitaleko tresna eta arlo gehienetan, guztietan ez esateagatik, matematikak zeresana du, eta asko gainera, sarritan azaldu izan dugun bezala.
Erraz aurkitu dezakegu matematikaren ekarpena dronetan, banku transakzioen segurtasun kriptografikoan, hegazkinen diseinuan, telekomunikazioetan, mediku terapia berrietan… baina, eguneroko bizitzako oinarrizko tramankuluetan matematikak ere garrantzia handia duela ez da horren ezaguna, edo ahaztu egiten dugu askotan. Eguneroko tresna horien artean, hor da termostatoa, erlojua, eta baita etxeko komuna ere.
Bai, horrela da, komuneko zisterna edo tangan ere bada matematikaren ezagutza eta ekarpena. Norbert Wiener-en esanetan, Zibernetika makinen eta gizakien kontrolaren eta komunikazioaren zientzia da. Hori dela eta, sentsoreak eta eragingailuak tarte direnean Zibernetikaren zientzia hor da, eta, beraz, Matematikaren Kontrol Teoria bertan dago. Hori kontuan hartuta, komunean matematika dagoela baieztatu dezakegu.
Komuneko kontrolatzailea identifikatzea erraza da. Izan ere, hondakin eta hustubideak arrastatuz komuna garbitzen duen urak askatzen duen katea edo sakatzailea da, kontrolaren rola jokatzen duena. Baina, non dago sentsorea?
Artikulu osoa URIOLA egunkarian argitaratu zen 2017/11/22 eta lotura honetatik deskarga daiteke.
Laburpen bat irakur dezakezu, Eta Kitto aldizkarian, Enrique Zuazua-ren iritzi-zutabean, ere.