Betidanik izan dira matematika eta musikaren arteko zubiak eta lotura estuak. Musikak matematika inspiratu du, ez baita arazo txikia musikaren edertasunaren, armonia eta erritmoetan ezkuturik dauden lege fisikoak eta neurriak asmatzea.
Ezaguna denez, antzina, matematika natura aztertu, deskribatu eta ulertu nahian sortu zen. Beste askoren artean berauen erabilerak hauexek ziren: denbora eta distantziak neurtzea, eguzki eta ilargiaren gorabeherak aztertzea, kontatu eta zenbatzea, komertziorako,…
Bestalde, artea ere, musika barne, gizakiak sortu zuen, gizaki bihurtu zenetik. Izan ere, gaur egun, garaiko kobazuloetako hormetan margoturiko irudiak dira gure arbasoen gizatasunaren frogarik onena. Azkenaldian gainera, Euskal Herrian hainbat izan dira aurkitutakoak: Lekeition, Errenterian,… Margo horien aurrean ez dago dudarik: irudi horiek sortzeko gai izan zena gizakia zen, ezkerrak edo eskuinak agian, emakume edo gizon, gazte edo heldu, baina gizakia, ziur, derrigorrez, eta ez aberea.
Artikulu osoa URIOLA egunkarian argitaratu zen 2017/06/08 eta lotura honetatik deskarga daiteke.