Gizakiok denboraren igarotzeari buruz dugun pertzepzioa oso mugatua da. Horregatik, historian zehar, hainbat tresna eta tramankulu sortu behar izan ditugu denbora neurtzeko asmoarekin. Gizartearen historia, hain zuzen ere, denboraren neurketaren ahaleginen kontakizuna ere bada.

Christian Huygens fisikari, astronomolari eta matematikari holandarrak, XV. mendean, denbora pendulu sinple baten bidez neurtu zitekeela asmatu zuen. Huygensek eraikitako pendulu-erlojua, lehen diseinua bilakatuz eta hobetuz, hiru mendez, denbora neurtzeko modurik fidagarriena izan zen.

Artikulu osoa URIOLA egunkarian argitaratu zen 2018/01/03 eta lotura honetatik deskarga daiteke.