Enrike Zuazuak jaso berri du Zientzia eta Teknologia arloko 2006ko Euskadi ikerketa-saria. Zuazua katedraduna da Matematika Aplikatuan, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta patxadaz eta adeitasunez erantzun die gure galdera guztiei.

Enrique Zuazua. L. Jauregialtzo/Argazkipress

Hasteko, zorionak eman nahi dizkizugu sariarengatik. Ezusteko handia izan da?

Eskerrik asko. Egia esan, ez nuen espero. Izan ere, zientzia eta teknologian jende asko dago gauza bikainak egiten, eta, esparru horretan, matematika arlo txiki bat besterik ez da. Horregatik, ez nuen uste matematika sarituko zutenik.

Hortaz, zu ez ezik, matematika ere saritu dutela iruditzen zaizu?

Hori da; neurri handi batean hala da, nire ustez. Horrez gain, kontuan hartu behar da gaur egun matematikari batek ez duela bakarrik egiten lana. Beraz, pertsona bat saritzen dutenean, harekin lan egiten dutenak edo kolaboratzen dutenak ere saritzen dira.

Nire kasuan, atzean Leioako irakasleak daude, eta ez Leioakoak bakarrik, lehenago eskolan izan nituen irakasle bikain haiek ere bai. Haiek gabe, seguru asko, nik ez nuke matematika aukeratuko gero ikasgaitzat, eta orain ez ginen honetaz berba egiten egongo.

Elkarrizketa osoa Elhuyar egunkarian argitaratu zen 2007/04/01 lotura honetatik deskarga daiteke. PDF-n hemen.