Astronomiaren inguruan sarritan izaten ditugu berriak. Nahiz eta zientzia sakona izan gure eguneroko bizitzan badu bere lekutxoa, bai. Izan ere, zeruari dagozkien kontuak nolabait ere denori interesatzen zaizkigu. Azken batean denok bizi gara zeru beraren azpian eguzkia eta ilargiaren arteko rol banaketa berezia delarik medio.

Denok aritzen gara, udan neguan baino gehigo, zerura begira, izarrak edo hodeiak diren nagusi eta horrek, hurrengo eguneko eguraldiari buruz zer ekarpen izan dezakeen jakin nahian. Guztiok jarraitzen ditugu ilargiaren gorabeherak eta hilero harritzen gara ilargi beteak gure gauak argiz betetzen duenean. Bai, Euskal Herrian gauak ilunak dira, baina udan neguan baino laburragoak. Badira horri buruzko euskal abesti famatuak, Itoiz-en “…lau teilatu gainean, ilargia erdian…” dioena bezala.

 

 

(…) Izan ere, lurra, izatez, planeta txikia da, eguzki sistemako bat baino besterik. Eguzkiak Lurraren aurrean elefante eta gizakiaren arteko proportzioak ditu. Eta eguzki sistema “Esne Bidea (Vía Lactea)” delakoaren parte txikia besterik ez da. Lurra txikia izanik, honen gainazalean ura da nagusi, eta gainera, kontinente baten mutur bateko herrialde txiki baten bizi gara. Gure neurriak, Euskal Herriarenak, nanoneurriak dira beraz, unibertso erraldoi honetan.

(…) Denok gogoratzen dugu gizakia ilargira lehenengoz iritsi zeneko momentua. Armstrong-en urrats labur eta neketsu hura, grabitaterik gabekoa, gizonarentzat txikia izan bazen ere, gizadiarentzat erraldoia izan zen, historikoa.

 

Artikulu osoa Elinberri egunkarian 2022. ekainak 22 argitaratu zen eta lotura honetatik irakurri daiteke.