Enrike Zuazuak Madrilgo Unibertsitate Conplutenseko bere bulegoan hartu gintuen arratsalde hartan. Doktoretza-ikastaro berria egun horretan bertan hastekoa zen eta gurekin hitz-aspertuan ari zen bitartean, makina bat ikasle etorri zitzaion galdezka. Halaber, zeregin berean aritu ginen gu zati handi batean: bere ikas-garaiaz, lanbideaz, esperientziaz, gaur egungo lanaz eta etorkizunaz galdezka. Duela 34 urte Eibarren jaio zen. […]